|
Uhin berri (1964-1969)
beñat sarasola
Lapurdiko Sokoan sortua 1942-ko uztailaren 9-an, Zuberoako Domintxinen dago maixu. Herria, Txantxikitin eta beste zenbait aldizkaritan argitaratu izan ditu bere poesiak eta artikuluak.
DONIBANEKO PORTUAN
Donibaneko portuan Uraren gainian Geldirik dago Husturik dago “Eskual-Herria”.
Untzi horren zortea Zoin den gure Herriaren idurikoa! Nagusiek egin zuten Diru biltzeko on zela. Berdin dira gure Herri-gizonak Gure herrietaz baliatzen.
Donibaneko portuan!... Untzi horren zortea Zoin den gure Herriaren idurikoa.
Arrantzaleak dira Lanik gabe gelditzen Berdin dira gure Herri gizonak Gure herriaz baliatzen Bainan ebasleek Berena Ez! zaukaten.
Donibaneko portuan!... Untzi horren zortea Zoin den gure Herriaren idurikoa.
Eskualdunak dira Galduta gelditzen Holako nagusien Beharrik ez dugu!
Donibaneko portuan Uraren gainian Geldirik dago Husturik dago “Eskual-Herria”.
Uhin berri (1964-1969) |