|
Uhin berri (1964-1969)
mikel a. intxausti
Igeldo (Gipuzkoa) du sorterri, 1942-ko abenduaren 10-ean. Azurmendi izan behar du bere lehenengo deitura. Sorbonan ari da Filosofia eta Letrak estudiatzen. Deustoko Ekonomika fakultadeak 1968-an eratu zuen “Unamuno” izeneko ipui sariketan bigarren gelditu zen bere Sumarino oria-kin, eta urte berean lehen poesia saria Donosntiako “Agora”-n Euskal hilobia-rekin. Lan hau argitaratua izan da Euskal Elerti 69 bilduman, Bilbao-Donostia, 1969.
Ni enaiz poeta iturria idekiz ene poesia prosa da; nerea bizitzaren prosa zakarra.
Ametsaren hariak lotu zidan bizitza inkonszienteak estali ninduan amen fitean ni enaiz ni gaineko ni ez ezagun baten gurdian omen akulupean zigorturik ene poxpolo-kaja poxpolo buru amets pean deusan.
Zulo zikin huntan utzi nau itsasoak, bainan ez da nitaz ahaztu, agian bihar eramango nau berriro nora?
Hori ez enaiz hizkuntza biz baliatzen izakeraz bizatitu banaute bortxaz hil nahi dut bat bestea bizi dedin.
HAURRA:
txori? txoria al zera? ni erreka naiz ta goitik behera noa igesik saltoka harriak bustiaz. arratsaldero hemen zaudela diote ene aizpak zu zera? zu, txoria? ni erreka ta banoa, ez gindezke gehiago mintza; min dut gaur min zait zakurra. entzuten al didazu? txori? zakurrak ozk egin dit hemen giza zipriztin billa nenbilenean Edipo erresuma ta kultura banatzen dituan zuloan tabu-ren mugarritik ez urrun ozk egin dit hemen hizkuntzan. adio, txori, sarri arte. itsasoak ittoko nau, bihar datorren aizpa gaztearekin mintza zinazke adio... adio... ...ETA HARRIAK EGUNERO DATOZ BEHERAKA.
Uhin berri (1964-1969) |