|
Uhin berri (1964-1969)
mañex pagola
Baxe-Nabarreko Landibarren sortua, 1941-eko ekainaren 28-an. Euskal idazle eta kantari zolia dugu. Apezgo estudioak egin zituen 27 urtera artio. Herria, Enbata, Gure Herria eta beste zenbait adizkaritan emanak ditu bere lanak.
EZPAIN XOKOAN
I Ezpain xokoan primaderaren irria Zainetan aldiz Aiten izerdi garbia Hola dabila egunez egun gaztia Indar gaitzean nahiz maitatu bizia.
II Eskual-gazteak irrintzina du botatzen Bazterrak oro dituelarik harrotzen; Oihu samin hau nork ez du hemen entzunen Eskual anaiak laster elgarri jos gaiten.
III Gure gogoek behar lukete zabaldu Bihotzek aldiz barne aldetik berritu! Eskual-Herriak beharko baitu azkartu Etsaien pera erori nahi ez badu.
IV Dezagun egin gure biharko Herria Laster berrituz gure ait'amen lur bera Orduan zinez baita jautsiko gutara Goizik amestu dugun zorion ederra.
V Gazten artean bego irria nagusi Herrabideri beti eginez ihesi Batasunean traba behar da aurtiki bide berari nahi bagira jarraiki.
ITSASO ONDOAN
Itsaso ondoan uhainer musuka ta mendi gainetan zerurat otoizka. Hor Eskual-Herria ari da galdeka Eskualdun guziek dezagun besarka. Maite duten semeak dezatela tinka lehengoen hitza berriz hartan finka oi! eskualdun seme ez maita erdizka bainan gora kanta gure errepika.
Idek ditzagun begiak zabal bihotz hertsiak eta ikus zoin amultsua dagon Eskual-Herria.
Eskualdun semeak eskuara badaki erdarean ere trebe ta polliki gizon jakintsuna hor bada ageri horra eskualduna nausi kaskoinari! Etorriko dea bazkoi berrikari bere gaintasuna Eskual-Herriari? Oi entzule maite, ihardetsak huni bihar’e eskualdun nahi haiza bizi!
Uhin berri (1964-1969) |