|
Uhin berri (1964-1969)
gexan alfaro
Urepelen (Baxe-Nabarre) sortua, 1941-eko uztailaren 21-ean. Euskal letretan ezagunagoa da Gexan Lantziri eta Xemartin izenez. Herria, Zeruko Argia, Gure Herria, Enbata eta beste zenbait aldizkaritan argitaratuak ditu bere lanak. Goiztiri-ren bulego lanetan aritzen da.
HERIOA!
Nunbait hurrun tiropean hiltzea edo oto baten barnean bizia galtzea,... Mendiko arrokatik eroiztea edo etxean mundu hau uztea, toki guzietan dago heriotzea!...
Herioaren indarra ezin ukatuzkoa... Egun guziz mundu huntarik jendea trumilka ez ote daramakigu lurpera? Sendimendu gabeko herioak guzieri berdin du emaiten: ziloa!.
BAKE OIHU!
Oihu eginen dut bai oihu nun nahi eta noiz nahi egiazko bakearen alde!
I Indarrez eta zuzen kontra jarri bakarrik nik ez dut nahi zuzentasunik gabe. Egun bakea dugu galgarri Injustizi guzien gain estalgi!
II Zertako eta zertaz oihu egin guziek adi dezagun zuzentasunik gabe ezin dezakegula herrian egiazko bakerik zutik eman!
III Herrien eta gizalde guzien arteko bakebidea zuzentasunez eta libertadez da moldatua maitasunez delarik azkartua!
MENDI MENDI!...
Mendi mendi mendietako bakea libertatea artzainaren ontasuna zorion maitasuna!
I Artizarra gora zeruan, goiz argi urratzean, jadanik artzaina mendian makila eskuan, zuriko aldean, artaldea derama, alan, alan!...
II Artaldeak dio artzainari emaiten lan ugari!... Bainan osasuna dario, mendiko gizonari,... xoriak kantari, mendi, oihan, zelaiak ikusgarri!
III Mendian gora dauka ber’etxola, estalgitzat du tola, arrasuak xuri-xuriak goizeko iguzkian, laster du irria, mendiko artzainaren jauregiak!
Uhin berri (1964-1969) |