|
Uhin berri (1964-1969)
eñaut etxamendi
Garaziko Ezterenzubin sortua, 1935-eko agorrilaren 22-an. Agronomiako injinierutza eta politika zientziak estudiatu zituen Tolosako (Frantzia) unibersidadean. Euskaltzaindiaren laguntzaileetarikoa da. Enbata eta Herria-n idazten du. Kantaegile bezala anitz ezaguna bada ere, zenbait ipuin berezi eta argitara gabeko nobela baten egilea dugu.
IRUZKIA ETZATEN
Errepika/ Ez dakizu maitia nolako zauria dautazun idekia... Gordez aurpegia, gordez aurpegia eta nauzu ahantzia!...
I Iruzkia etzaten eder da mendian, Oroitzapenak zauzkit heldu ingurian... Zure begiak ikus ez ditezkenian, Iruzkia gal bedi betikotz gauian!...
II Herriak xuri dira mendien azpian, Oroitzapenak zauzkit heldu ingurian... Zonbat leiho dituzte etxeek ibarrian! Zuk zeurea dautazu hetsi noizbaitian.
III Zerua da dolamen, oi hego aldian, Zure begiak ikus ez ditezkenian, Izarrak ere trista zauzkit arratsian, Argituren ez naute zuganat jitian!...
IV Zurubia ehuket xuti leiho-pian... Izarrak ere triste zauzkit arratsian, Bainan etzait halere histuren bizian Amodio zurea ene bihotzian!
GARAZTARRA NIZALA
Errepika/ Garaztarra nizala diozut nik ere Garazin sortu nintzan han nahi gerore Mendi oihanez zauzkit oi! begiak bete Garazin gaindi, Baigorrin gaindi ibil nindaiteke Garazin gaindi, Baigorrin gaindi banintz orai ere.
I Hurrungo leihor batian, gizon bat itsas hegian, Bi begiak ortzaizian, galdurik zen ametsian. Eskualduna zelakoan, agur egin nionian, Altxaturikan burua gora gora erran zaitan:
II “Johaki dituk urtiak, nik utzirikan Herria, Bahaki zein dolu dutan oi ene bihotza eria! Garazitik johan nintzan segurki itzultzekotan, Untziak dohazkelarik orai nago leihorretan...
III ”Harat berriz itzultzekotz zerbaitekin behar eta, Nik penak bakarrik bildu, nik bizia galdu duta”. Bere penaren kentzeko Garaziz mintzo nintzaion Hego zeru bat bezala begia piztu zitzaion.
IV Hik Eskual-Herri maitiak, igortzen haitan xoriak, Egin ditak bozkaria, bai bihar gohazin biak!” Aiher ditiat ikusi berriz Garazin mendiak Bai eta pentze berdiak eta herrialde xuriak.
V Iristen diren eskualduner lurraren lau eskualdetan, Kantu hau hel bekiote izarren hasperenetan. Garaziko mendietan kantatzen duten berala Errepika hau kantatuz oro botzik dagotzila.
Uhin berri (1964-1969) |