|
Uhin berri (1964-1969)
frantzisko jabier kintana
Bilbaon jaio zan 1946-ko urriaren 13-an. Batxillerra bukatu zuen eta Zientziak, librean, estudiatzen ari da. Euskaltzaindiaren laguntzailea da. Jakin, Zeruko Argia eta beste zenbait aldizkaritan idazten du. J. Oñatibia-ren Método de Euskera radiofónico bizkaieraz jarri zuen. “Unamuno” izeneko ipui saria eraman zuen 1968-an. Bi nobelaren egilea da: Beste izakia, Bilbao, 1969; eta Noizbait nunbait, argitara gabea. Eta antzerki bat, argitara gabea.
Gaztetan ames urdin ideial bat neukan osorik zoragarri.
Burua nagusitu egin jatan ta amesak ames dira guzurrak lakoak.
Zeri oratu? Nori eutsi? Zergaitik hemen bizi? norako eginak garan ezelan ezpadakit?
Loak hartu ezinik aspaldi nengoan bueltaka izaren arte bakerik euki baga.
Nun argia topatu? Nogan dirdira ikusi? Zerua mutu egoan niretzako etzan hitzik.
Eneban ezer siñesten maitetasuna ezik Eleiza...? abadeak...? Jaun...goikoa...? Nagusien milla ipuin!!!
Halako batean Herria nigarrez aurkitu neban,
nire anaien mingarri.
Harrezkeroztik banabil ezpata hartuta hortik eten-gabe, burruka ixillez.
LIZARDI
Lizardi, otoi Lizardi! nunbait haudan hori nire olerkari hori Udaberriko neskatxa ihes egina ote zait? Lizardi, herriko semea udaberrikoa mendien maitea hizkuntzaren senarra Lizardi... betikoa. Hire oihartzunak oraindik dantzudaz “Maite ditut gailurrak argiak ez beste Oii egaztia banintz gaiñik gain nenbilke” Mendiak, itsaso urdin pago ta hareitz bakardadea... Maiteak ihesi ezta eguzkirik ez eta argi berorik.
* * *
Zergaitik? Zergaitik, bai, zergatik berriro galdetzen dut nik zergatik eguna zait beltzitu neri? Zergatik, bai, zergatik jakin nahi nuke nik Zergatik hotzez nago berotzeko arropa barik? Zergatik, bai, zergatik susmatu arren,... nik zergatik esperantza enuen galdu guztiz? Zergatik, bai, zergatik eztut humetako nigarrik Zergatik nik gauean eztakusat izarrik? Zergatik, bai, zergatik ezta trumoirik etorri Zergatik nauzu galduta zer egin jakin eziñik?
Uhin berri (1964-1969) |