|
Uhin berri (1964-1969)
jose antonio arze
Gipuzkoako Usurbil herritxoan jaioa, 1939-ko apirilaren 6-an. Oso gazterik, estudioak utzi eta Ingalaterrara joan zen eta han bizi zenbait urtean. Antxinako “txalaparta” berbiztu du eta “Ez dok amairu” taldekoa da. Zeruko Argia eta Egan-en idatzi du “Harzabal” izenez, eta hitzaldiak eman ditu euskal musika-gailueri buruz. Bere poema liburua: Isturitzetik Tolosan barru, Donostia-Zarautz. 1969.
nere ama hil zait lanak itota. lanaren amoreagatik hil zait zertarako dan bizitza jakitera iritxi gabe izeba ere hil da. era berdiñean hil da izeba
* * *
zuhaitzak? gizonari itzala emateko gizonentzat muebleak egiteko abereak? gizonaren gurdiari tiratzeko eguzkia? gizonaren azala beztutzeko illargi ta izarrak? gizonaren maitasun gauak apaintzeko arrainak? gizonak arrantzatzeko
dena, gizonen zerbitzurako ta gizona, gizonaren zerbitzurako, ez?
* * *
laister zingurrientzako ere ez dugu utziko lurrik; hil ala bizi ormigoi ta plaztiku tartean eratu beharko dute sugeak txirristagatik ; ez atzera ta ez aurrera datorkioten heriotzari so asfalto gainean txirtxillatuko ditugu astoen beharrik ez dugu gehiago, nahiko haur sortzen bai ditugu jaio baino lehen uztarperako izendatuak: haur gizenduak koipetsu bihurtu arteraino; erastun eta puntilez josiak; gero eskoletara bialduak xos asko eta gehiago nolaz egin ikas dezaten: —”A zer asto ederrak, beste hoietan patxara karraitzeko.”
* * *
EZaren korrika saioa EZ egin horlakorik EZ maita halatan EZ pentsa hartaz EZ edan hortatik EZ bete zure nahia EZ mintza gauza hoietaz. zezena atzetik, denak korrika, anka-motzak deihadar “EZ korri, okerrago dezute-ta...”
Uhin berri (1964-1969) |