|
Uhin berri (1964-1969)
antonio bilbao
Morgan (Bizkaia) jaio zan 1937-ko martxoaren 22-an. Fraile ikastaroak egin zituan Arantzazun, baina utzi zituan eta gaur Bilbaon bizi da. Bere poesiak badu Gandiagarenakin kidetasuna, azkenaldikoetan honengandik hurrutituaz badijoa ere. Zenbait aldiz saritua izan da; beretarik aipagarrienak 1962 eta 1964-ko “Lizardi” sariak. Poesi liburu bat du argitaratzeke.
Arimaren arnas bat lez urtetan deust txistuak ahotik. Txistu egingo dot, zeren besterik eztakit. Eztakit ezer be. Maitasuna zer dan, zer dan alegrantzia, errealidadea, egia batez be. Eztaukadala zer eginik esan deuste eta ezin dot sinistu.
Txistu honen doinua galduko da, edo galtzen doa edo badoa. Iņoren bihotza ikutuko dauanentz eztakit. Ta iņoren bihotzean oihar ez egiteko alperrik dagit txistu. Baina bardin da. Ezta! Batzuetan, oraintxe, erantzi nahi neukez gauzak ikusteko zer daben barruan. Batzuetan, oraintxe, erantzi nahi neuke neure soinekoa, edo burua, oker eginda nagon ikusteko, ikusteko oker nagonentz. Eztakit doinu hau nondik datorkidan, eztakit nire izanaren sustratoa danentz. Behar bada, neure alboan, etsaigoa bildu dot edo bideak tapeta. Behar bada urkomendira kondenatu nabe, beharrez, ta barruan Herri baten hilobia daroat. Behar bada... Gaur, neure ahalegiņen ostean, laņoak inguratu nau eta kausa galdu bat, bertan behera itzi bat ete garan zalantzak txistu egiteko gogoak kendu deustaz une berean.
* * *
Guzur zahar bateri harria jaurtirik neure gelako kristala apurtu egin dot. Hartu dot, gero, neure txistua ta leihora urten dot doinua joteko: errealidadea. Errealidadea pentsatu dot luzaro neure txistu honen doinuagaz, eta kaletik joan diran gizonak zoroa deitu nabe. Eznaz bapere harritu. (Ezbait gara errealidadean bizi!) Guzurra gunetaraino sartu jaku, geurea egin dogu. Libertadea esan deuskunean sabela entzun dogu...
Ez gara ez, barriztu dot neure txistuagaz, errealidadean bizi, iņoren ametsetan baizik. Iņok amestuta, ames guzurrezko baten, —arren apari ihuin baten— usteltzen gagoz, zirkiņik barik. Ta ames honetan mugituz edo arnasa harturik —bake faltsoan, barriro diņot, konorte barik— nire olerkia sekula eztau ulertuko ames bako gizonak. Azkenean, ezin besterik, neure txistua erdibitua erdibituko dot eta jaurtiko deutsadaz zatiak neure leihopetik lehenengo igaroten dan guzurtiari. Eta gero, urrengoari, ez banau ulertzen, samara salto egingo deutsat eta ito egingo dot bertan. Nire zoria hain xinplea izanik handik igaroko dan urrengo gizonak jaramon egingo deust. Bitartean, neure txistu zahar hau joko dot eta biziko naz egiaren amesean.
Mamu bat bezela urtengo dot gabaren erdian gaur eta biharko egunen artean eta esango deutsat lo dagonari: Iratzartu zaitez, ordua da-eta!
Ibiliko naz, ibili, bakerik hartu barik, eta arin, iņok eskua jarri ez deistan, eta haizea bezela leku guztietan berba egingo dot esanaz: Iratzartu zaitez, ordua da-eta! Idigi eizuz begiak, arin, osotu eizuz egiak, arin, ezagutu eizuz zure iturriak, ezpabe berandu izango da-eta.
Hautsa lez zabalduko naz neure herrian —bihotz zapaldua, birrindua, haustua dot eta—, eta metro bakotxean santzo bat jaurtiko dot ahal dodan erean: Iratzartu zaitez, gizona, ordua da-eta! Eta neure herria biztu dadiņean bihotz bat irabaziko dot, ezhilkor egingo naz, Beragaz biziko naz-eta.
Uhin berri (1964-1969) |