|
Poema bilduma
Gure ugarteak igazko xarma ia dena galdu du. Tamarisak urritu egin dira mendiaren maldan. Ikusten diren bakanak herrenkan ezarriak daude, lerro berdinetan, bidearen itzuli-mintzuliak oro jarraiki, pasieran dabiltzan neskame axola gabearen apaingarri. Deabruak baino libreago zirenak hain domatuak. Sorginak bezain berritsuak, sekulakotz ixilduak.
Zai gauder urrutira eramanen gaituen ontziaren zai, arraldeko oholdia bezala olatuen joan-etorrien menpean. Gure gogamenak ritmo bera dur ritmo tolesgabea, denbora eta nahimenari etena.
Bitartean berriketan jardun gara. Bost gara edo sei exerita itzalean, gelaren txoko ilunenean...
Orain SAko izaroak bere xarma ia dena galdu du. Igaz, hain urruti gabe, lilurazko mundu aparta bat zen herriko mutilentzat. Mutilen aberri askatua zela zioten. Hara orduko ez zen herriko legea edo etxekoa nagusi, heurak heuren fantasiaren gisa moldatutako kapritxoxko legea baizik. (Berriz ere romantiko bat naizela esanen didate, romantikoen erru gabeko naturaren mitoa berriztatzera natorrela, Rousseau eta Flauberten «education sentimentale» delakoaren barne-mina dudala, Robinson Crussoeren iratxoakin nabilela berriro, asko dela e.a...)
Udazken amaierako eguntto bat zen, flakeziaz betea, xirimiriz hordi-hordi eginikako egun tentel horietakoa...
Poema bilduma |