Mutikoa ez dute maite;
ama ba du,
bainan mutikoa ez dute maite.
Mutikoa bakarrik dago
aita ba du,
bainan mutikoa beti bakarrik dago.
Etxeko lau horma ustel artean,
hedoiartze guztiak; lehertzen zaizkio?
lau horma ustel horien artean,
ezin iraun dute, ametsek.
Mutikoak, ur ertzean exerita
ikusten ditu nola doazen ur negarrak,
haitzaren goitik, beheruntz
harriaren gogorrari biguntasuna ematen.
Inork ez du mutikoaren haize mingotsa laztandu,
itsasoa bera ere maria behera urrunduz joan da.
Mutikoak ba du ama, aita ere,
bainan mutikoa haitzaren zuloan bakarrik datza.