SALAMANCA I
Jardineko urratsak gaztaro
tormentatu baten oroitzapena dute xahutzen.
Salamanka aldean Tejares.
Hibaiko ur beltzean ene aurpegia islatzen.
Chamberiko txabola txiroak
iriaren garezur munoan.
Izudura eta biok harriturrik...
Hibai bat bestearen ondotik geldiro
Tormesek amets-guraz ninduen inguratzen.
Larridurak amore eman ninduen
abia haundian zetorren Gaztelako gaua zabala.