Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971

 

 

 

Basoak

besoak

altxatu egin ziren;

zutik zuzenduak

gora

igo ziren,

biribila hautsiaz.

 

Lau punta zorrotzeko kutxak

ez zion haizeari

biribila egiten utzi.

 

Zutik

biribila zorrozturik

altxatu ziren.

 

Eta lastoak

ez zuen

gehiago deus berotu

 

Zutik

zuzen

altxatu ziren,

baso,

beso

haiek.

 

 

Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971