Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971

 

 

 

                                          Bihotzaren sentsua haizez puztua dagoen bitartean,
                                          ez da gizatasuna, emakumetasuna, lortzen.

 

 

Haizea bezalako izpirituak

ez dira inoizr

lurraren usaina nabaitzera hurbildu.

 

Gu, lurrean bizi garen jendea gara.

 

Gure zentzuak lurraren odola galdu du?

ba goaz harat,

ba gatoz hunat,

mila oztopo gaitik zigortuak,

azkenaren kolorea ezin nabaiturik.

 

Ez da ardoaren kulpa,

ez da lurrarena ere,

itsasoak ez du zer ikusirik

eta amodioek soseguz betetzen gaitue.

 

Alderantziz gure gorputzak izpiritu bihurtuta,

haizearen zurrunbiluan dabiltz

eta batera, eta bestera doaz,

haizearen izpiritua zurgatu nahian.

 

Bainan gu gara lurraren usaina daramagun,

jende erotuak.

 

 

Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971