Far’eginen dut, egunen batean itsasoaren aurpegian
gauza guztien hutsunea garbi ikusiko dudanean
(ilargi erdia gauean, ilbera ontzi erratuaren moduan,
lano urratuetan galdurik, hondora zorian, itsas-ertzean)
Orduan gizon bakarti bat naiz izanen, itsasoko ispiluan
aurpegi idorrari galdezka, ixilik galdezka,
orduan, eguna ez da urruti, itsasoak bakarrik
salbatuko gaitu, bakarka, bakanka, zu eta ni adiskide zorigaiztoa
neska batek, Zumaiko barrean, zutunik biok
galdetu dit, galdera mutua, lerroka igaro diren
azkenengo kainuen arabera, nora doazen, nora goazen
eriturik, galdezka, itsuturik, begiak haundiz idekirik
Bainan inularrean nehor ez da oroituko zutaz maitea
bakarti ororen gisa zure kanta kanta bortitza izan arren
norbait abesten ari dela, ari dela, somatu arren
historiaren zer-esanaz galdezka ari den zotin galdua.
Bainan inularrean nehor ez da oroituko zutaz maitea
birjina bortxatua, agur erregina, oi bihotzbera, oi errukiorra.