Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik.
Itzal tantolak sapaiaren ertz hartan jarraitzen zuen;
beste ertz bat behar zuen,
bainan beldurtuta, beti bere ertzean jarraitzen zuen;
Itzal tantolak beti ertz hartan
ezin haunditurik,
ezin zabaldurik,
argia
ezin sorturik, jarraitzen zuen.
Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik.
Emakumetasunean
amatasunean
galduak,
libertatearen ordez
segurantzari helduak.
Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik,
igarotzen genituen
geure egunak.