Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971

 

 

 

Egunsenti izoztua. Batbatean

gaua beltz luzearen ondotik

trenaren etengabeko ritmo hirukoia

mutu geratu zen. Ixilune izoztua

batbatean. Jaun Zuria.

 

Urrutitik etorri amets zurrunbiloa

bata bestearen ondotik

marmol-irudiz bihurtu zen.

Multsoaren ale guztiak

bata bestearen ondoren

etenik, bereizturik

A-le-rik-a-le-bat-ba-te-an

ba-kan-du-ak-a-le-tu-ak.

 

Ene iratxoetan iharrenak enekin neramazkin

zazpi-urte-geroz gibeleratuak.

 

Denbora etena. Geldo gotortua.

Ene begiak haundiz haundi ideki nituen

eta kolpean berriro hiriko

kalbario mendia agertu

mixeriazko txabolak

lerroz lerro lurrean etzanikan

doi-doiak muņoari atxikiak.

Mendi muņo kaska-motza

mixeriaren azidoak errea.

Azken egunean agian

gizonaren soada diteken bezelakoa.

 

Hemen zegoen egon gizona

txaplata beltz iduria

errukigabeko eguzkipean

bidexiorrean kixkaldua

ari litsetan xahutzen ari den

marrazki beltz asaldatua.

 

 

Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971