Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971

 

 

Luzaroan zai,

behar bada urdinari, behar bada gorriari,

edo beltzari,

edo hutsari;

bainan zentzurik gabeko beroa hoztuko da,

kolore nahasiak, nabarrak,

urdindu,

gorritu,

edo beztu egingo dira, edo hustu.

 

 

Bizitzak, emakume idortuaren sabela maizago bigunduko du,

Oihanaren zuri nazkagarri hau lehertuko da.

Eta berdin da amaian,

burua haundia,

beltza,

hutsa,

hotza,

latza ikuitzea.

 

 

Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971