Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971

 

 

 

Egun batean Mari Sorginari

suzko emetasuna biztu zitzaion

bero beroa,

oso indartsua.

 

 

Haurtzaroan gauza gaizto bat bezala

erabili zuen?

haiek zikina zela zioten

eta betiko lotarazi zuen,

zenik ere ez jakiteko.

 

 

Mari Sorginaren emetasunak

urte luzeak lozorroan zeramazkien,

gorputzak mogimendu gabeko aide triste bat dantzatzen zuen,

hoztasun urdinean.

 

 

Gau batean jolas batean sartu zen,

eta aho batek bere gorputza laztandu zuen,

iluntasunaren itzalean.

 

 

Mari Sorginaren emetasuna lozorroan zegoen

esnatzera doa;

beltza gorri bihurtu zen,

eta jolaseko jostailuak,

ez ziren aurrerantzean zikinak izan.

 

 

Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971