CESAR VALLEJO
...Bere poesiari darion ondorik gabeko tristura eta etsipena, jatorrizko kulturaren barne-sostenguak galdu dituen herriarena da. Azken aldianr imintzio eta espanturik gabeko rebeldia zen Vallejorena — amildegi ertzean hutsuneari zuzendutako marmarra laua.
Parisen hilko naiz ekaitz egun batez
iadanik oroitzapenean dudan eguntto batean.
Parisen hilko naiz — et'hal'ere ez dut aldeginen—
ostegun batez bai, zeren bertso hok idazten ditudan
ostegun honetan, ene besondoa proba gogorrean bait du ipini.
Egun bezain bakar ez naiz sekulan aurkitu
hainbeste bide ibili ondoren.
Cesar Vallejo hil da, denek zigortzen zuten
gizajoa hain otzana izan arren;
makila eta zigorrez lurperatu zuten
lekuko dira: osteguna eta bosondoak,
euria, bakardadea eta bideak...
bai ostegun batez agian, udazkenean.