Hitz hitsa zen egun harek esandakoa;
zuhaitzak hostoz hutsak,
ez euri,
ez elur,
ez haize,
ez ekaitz, ez ziren eguraldian nabaitzen,
grina guztiak hilak ziren
eta sentimenduak zapalduak.
Nere garaiko gizartearen zentzua,
zentzurik gabeko zentzua,
odolezko hibaiak biztuko duten zentzu galdua.