Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971

 

 

EGUZKI BERRITAN

 

Amets ilunezko gauaren on ondotik

begi berriekin ikusten baduzu

ortzi berri bat, maitasun kolore

egiazkoa, lilurazko izar-ilargirik gabe,

ez gehiago pentsatu,

eguzki berritan zaude.

Ez galda, ez bila,

zalantza oro bazter,

eguzki berritan zaude.

 

Izaki oro esnatu dedinean, ta itzalak erori,

eguna jeiki garaiean,

mendi mugak su eta gar,

oro egi, oro garbi, badaezpadako amets lilurarik gabe

naiz eta eguzkia oraindik ez agertu,

ba dakizu:

eguzki berritan zaudez.

 

Hemeretzi edo hogei urte inguruan

lasai sentitzen ez bazara, zeure giroan

gorputz eta izpiritu indarrez gainezka

mundu zabalaren beharrez.

Eta irazan indarra somatzen baduzu,

beste izaki baten beharra,

maitasun lehertze giharra,

ez galda, ez bila,

zalantza oro bazter

axolik gabe dei egizu:

eguzki berritan gaude.

 

 

Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971