Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa
Herri Gogoa, 1971
Kaiuaren ordez
usoak
ikusten nenbilelarik;
katuaren anka tartean
nahastuta
ibili nintzen.
Gorputzak betiko balantza ahulean.
Mendiaren bular arroa
itsasora erori zen,
zulo huts
urdin ilun
bat
sortuaz.
Denborak hogei urte egin zituen eta
gorputzaren balantzak makaldu.
Hogei urte haietan
mendi arroak
sortutako zuloa,
kaiuaren kabia izan zen,
bainan nik
luzaroan
uso zuriak ikusi nituen.
Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa
Herri Gogoa, 1971