Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971

 

 

 

Gizon haiek

beren indarrak, haragiak, lurra, heriotza bihurtzen...

gizon haiek

izerdi saminean

denak batean, bat eginda, mundu bat egiten

ikusi nituenean...

 

Lotsa senditu nuenr

ni, han, neure prolemarekin,

neure pentsamenduarekin,

neure biziarekin,

ni, neure buruarentzat aurkitu nintzanean...

 

Lotsa senditu nuen

eta aurpegia gorri-gorri ipini zitzaidan

gizon haien aurrean.

 

 

Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971