Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971

 

 

BEAUDELAIREN GISA

 

Higuina eta tristura begi bietan

gizonak ez diote engainatzen.

Parre ta irri zurietan

haragiaren grinak ez du berotzen

bere ezpainik, ez bihotzik.

Desprezio eta higuina dario

begi bi galtzetatik.

 

Maite haut maite,

kaleetako zozoak ez beste.

Maite haut maite

banan gorrotoz ta zoramenez

hire gorputza nire animaren truke.

 

 

Poema bilduma
Amaia Lasa / Mikel Lasa

Herri Gogoa, 1971