|
Poema bilduma
“GAUR IDEKI DIET ITSASOARI
Edertasun biluzia zein izugarria den! ipar aldera ihesi doan itsas bazterraren linea negua maite duten hegazti gris haundien hegada eguzki-begi-haundia ugartearen gainean.
Gizon berriaren paradisua goiz alba da eta enegan dagoen aingeru garbi ikaragarriak birrindu zorian dauka arratsaldeko jainko beltza. Gizon berriaren letaniak kantatzera noa mila gauza umilen dizdira izkutuan: nere ezpainetan daramadan basa-krabelina hitz zuloetan dantzan darabilan ur berdea eta nere gelako egunaren zazpi argi diferenteak.
Gizon berriaren alleluya kantatzera noa: Hainbeste ontzi nere begietako itsasoan hainbeste metal soinu urrutitik karraxiak albotik hainbeste burni gurutzatu hain estruktura egokiak nere oin-azpiko lurra gotortzen ari ta oroen gainetik eguzki-begi-haundia egia agirian ipintzen munduko Ğiğ petral ororen gainean puntua ipintzen.
Oi egunen batean ausartuko balitz gizona ze indarra nolako seriotasun ikaragarria bere maitasunean gorputz ahuldu hori libertatu garaiean! Egun hartan hibai bat eta ispilu bat izanen naiz eta Adanek gauza guziei izen berri bat ezarri zien moduan nik gauza zahar eta aintzinako hil guziei izenak kenduko dizkiet gauza hutsak soilak izan ditezen.
Orduan gizonak eta harriak berriro pakeak eginen dituzte eta lano gorritua eguzki hildua herdoiaren kolore errebelatua (behin gizonaren esperantza) hibaiaren kantsazioan islatuko dira eta nere animaren egonarria eta esperantza izanen.
Poema bilduma |