|
Hortus Botanicus
MENDEMA CHAMPAGNEN
Nahastian bizkar okerrak herronkan, urrian laino hits, hotza, laxaprenak kuzkur; ihintza, mahatsokoan,hostoan, sarri besoetan ukondoraino eta galtzetan. Lur kozkortua, idorra; mahats ondarrak ere bil. Trakturraren tarranta baratuz, birigarroa deika sasian. Haratigo, harat, haratasko urria ere al da? Irazpattan ari dira han? Lehengo miauriak kulunkan, zerriak morkotsak muturka? Lizarrak ere, astigarrak, urreztatuz doazie hemen gisan? Ez, bi urribi ezbi dirateke. Hangoa dut oroit eta ez da zeren baitzen; hemengoa ere non da? Ilundu da aspaldixko, haizea itzalirik, ihintzik ez lerro hauetan. Eta orain urriaren garrenean Deus bat soilik, bakarra, bakoitza, bakuna, ez denaren errepika errepika Aldiaren askoa bertsoaren urria askoaren aldia aldiaren berea.
Hortus Botanicus |