Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

NARBEUFEKO PORLAN URDINXKOA

 

Ekialdeko zeru urrunean,

argizagi horastak histuz,

Pariseko goiznabarrak

zatar zikin bat hedatzen du,

eta busak,

Atlante besobakar txardeldunez beterik,

has gabeko existentziak

finki-minkin,

garraiatzen ditu

stop

Ernatu eta ja hilik dira,

eta hirian barrena doazie

hiltzera.

Besta egunetan, berriz,

seroskiago hiltzen dira

stop

Uraren gartzela

iturri.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988