DECHEPAREREN TONBA ALTUARI
Iosafat hunetan bi zeru ditugu
altuan,
bata sapazkoa, arrengura bertzea
marbretan goretsirik,
ele soberaz erasirik,
bistaz hunaindi tradiziorik ez
eta xangri oro han bazinuen
iarririk.
Grina kitaturik
norako ziren
nuen galdegiten,
zure errasumako hodei marraskak
ezkoargizko urrinetan,
arratsalde apaletan,
emazkiguzun izkributan.
Ozkarik ez duen mirapena
jin zaizu zurekila,
ez dago baldinik ez oterik
ezik ez nahiagorik
zauden etzanik.