Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

GALATEA HIL BERRIA, MELIBEOREN BIDAIA

 

Lo pisu batez zipatua,

Izan dut nekien ikasia

Galatea, sagarra artiki zautan hura, hil da

Heriotzez

Gogorki lekoraturik

«Bera hil eta ni zertaz ez» ahantzi dut

Aho zabalik, zerbait err

Gelditu da, xurixka, xurixka

Belagiek, tropek, pago altuek,

Ikasi ez;

Nik bakarrik kargatuko?

Ez

Begiak hertsirik, dena harturik,

Itsasoratuko naiz burkaitz handitarik minezko

Ur zirripa izanik

Oro itsas dadin nerekin

Eki zuria ere bai eta

Erran nahi zuen dut jakinen.

        harat joan bai, baina zama soberaz kargaturik

        aunitz urtez bide luzeetan

        «bera hil eta zertaz ez» oroitu zuen behin.

        Gau mina zen, eta han ikasi.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988