Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

HELDU DEN IPARRAIZEA

 

Etxea eraikirik,

teilatu gailurrean adaska airosa jarririk

eta bizkar bestara bildurik,

nork erreparatzen du

etxe berria egitearekin ikasi duena,

eta, bai,

beti izaten da egin baino lehen

jakin beharko zukeena.

Nekaldietan,

laino mantso iduri,

eginen ez ditugun etxeez dakiguna,

iraganaren mineria,

gogoan nagusitzen zaigu

ingurunea itxuraldatuz;

orduan behar da pausatu

heldu den iparraizearen

esperoan.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988