ANDRE EDER BATI
JAUN ANIMOS BATEN
LEHEN PAPERA
Zor handia edertasunari
gustuaren baita xedea
eta eneari izan dakion
izkribu honen gain moldea.
Indazut zere begien
pereka eta sastada.
Beha bertzenaz nolakoa den
izariz gora zaudan zoroa
ezen otoika natzaizula
amorosaren planta,
hain da desiragarri zerea
non baitzaut iduriz ere plazent.
Ahal banu zere estimazioen ditxa!
Ez balitz ere, erdeinuak ekartzu
eta jelosak eta mehatxuak eta liskarrak;
unkailu aunitzen baita janiza
amodioaren platera,
eta segurtasun ezaren garratzak
eta arrenkura handiaren oinazeak
pipergatzatzen baitute.
Jinkoak begira zaitzala amodio desgisatutik
eta ezagutza eman zor dautazun honena.
Behar baino kostu handiagotan pagatuz
maite zaituenak.