Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

ALDIA NON BIZI DEN

 

Aldia non bizi den badakit,

ilez ile ari da, airez aire;

Hirkaniako basamortuak eta Arabiako bakartate

akiezinak

aldirako bideez ihaurri dira.

Urak oro haren errotarako

eta hor da

oraino urratu ez diren argietan,

oraino aire diren hasperenetan,

oraino zur den sutan eta lur den sagarrean,

horma gogorrean dagoen udako sapan;

bada bat,

hura bera,

bai,

unibertso zabalean eta zure eskuen itzaletan

oraino barreiaturik dauden

zure azken pentsamendura bilduko diren gaietan

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988