Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

IXILIKAKO MEDITAZIOA

 

Arratsalde apalean

hiri populaztatua eta antsia lekedatsuak ere

ditugu atzentzen;

eta hainbertze zirriztilo lixatuz

non lehendabiziko irri hartaz

berriz

beztitzen baikara.

Ai, heldu den aldiroko ahal balitz.

Oihana bera, ixilpean,

                        zerbaiten goait iduri

                                nerekin.

Bazterrei heltzen zaie eta

perekatzera uzten dute,

esku ederraren geldiaz

geldiaren ederraz.

Soberesteko dira, hemen,

solasa eta gogoa bera;

kirikatzen ahal dut,

ixilki,

erranbide bakoitzaren gibelean,

irri gozoaren burla.

Hobe, arratsaldearen baitan

utz

eta, honela, izariz goiti,

mutu,

ororen orobat,

baitaren baitan,

ixilaldiaren sekula gabeko sekulan

pausatu.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988