Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

BEHARRAK IRAKATSIA

 

                       Ai, zerezko, zerezko,

                   min guzien ezpalezkoa da

                             hastio gaia.

        Asko bezala, baziren

        bortz aita seme behartsu batzu

        baina,

        harat orduko,

        ez dakit itxura hutsean ez ote ziren ari.

                       Ausarki, goratu nuen

                           egiaren oihala

                    eta atzekaldetik gibelean,

                           errautsa, edo,

                                agian,

                        lintsus lore ihartuak.

 

Nork erranen du baiak zenbat ezezko duen?

Zenbat ezetz xahutu behar

baietz bakar hori kantatzeko.

Nork ere ezetza beretako gordetzen baitu,

baina hark katea gaitza

bizkarreratu du

eta nonnahi izanen ditu

begitarte arraiak;

hartaz erranen da

ongi hezirik dela.

Eta, ganbela ondoan etzanen baita,

ez da perilean biziko.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988