ERMITAKOLEPOAN
Laino tanta mingotsa
mendi mazelaz behera
zirriketan.
Aņarrak balantzan,
haize meharren azantzan,
harlausa zaharrak kulunka ikusten
eta zume flakoak,
motzondo ustelak, ezkilots motelak, behorrak
eta kamamila adinik gabeak.
Ilunezko ezpal bat
atalburuan dilindan,
arboletarik heldu da gaua
ixtanpateko ur beltzezko
harkaitzetan.
Orain ere ez,
orainezko erreka mutuak
ez nau joaten, ez nau ukitzen.
Orain ere ez,
ene oraino ez da batere orainik orairatu.
Kemenik kolorerik eza,
asuinak desberdatu ilunez.