Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera
Gipuzkoako Kutxa, 1988
AZERI EZTEIAK
Zaparrak eskapo
ene haran honetarik,
atzerriratu ditudan tantaietan
ezinbertzeari natzaio irri,
engainuaren oihala goratu
eta apalki ziztu egiten dut.
Arrazonatu behar
heriotz gogorrez.
Zapelarra nirnir
euri tanta mila
eta bi
Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera
Gipuzkoako Kutxa, 1988