Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

JAUN ANIMOSAREN
BERTZE PAPER BAT,
AGUDEZIAKO SOLASEZ
BALIATUZ

 

Ene gogoko andre altua,

satisfazioaren bidetik doaien

zure amodioaren ibileraren artaz,

itsutako zaitut;

baina,ikusiz eta ezagutuz, ustearen ustela

salatzen daut neure gaztiguak eta abertentziak:

ez nuke nahi nere altezak arima gal dezala,

alta, gabetanik, ezin ohartzen ahalko du

zere amultsuaren dudan estima;

eta gorputza gal baleza

ez dut nor ordaintzeko izanen.

Itsas lagunak iparrari badarraio portu onera

joan dezan amoreagatik;

ni, neure fortunaren itsaso aldakorraren barrena,

zere izarraren distiraren hauterizan nago

eta zoriaren uhinek banaute iresten,

neure hauturan litzateke izanen,

marraskaminik ez,

eta zoriari besarka.

Handik harat itsas hondoa zenuke amoratu

eta uhinen irria

 

                                                             Zere eta zuri.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988