Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

JAUN SONATUA LOAK HARTUZ

 

Ixtorio luzeetan jarririk,

etziko memorioetan,

izanen ez diren ohituretan,

zaldun maingua zen bizi.

Bazkalondoan, bere ilupakeriaren muingainetik

pulunpatu zuen itsasorat

mingain bilo bat,

eta ziribika miribika

pokertxo bat putzatu,

euri kankailak eta hodei zakarrak bertzaldera egin

 so.

Zurrunga murrunga,

kokotzaren lorian.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988