Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

LEYDEN ITSAS AZPIAN

 

Hortus Botanicus hertsirik,

zer ari dira landareak?

Ene gogoan idek tenorea goaitatzen,

agian,

borrotsuak, ahantz edo itzalaren

iduripean?

Bizikleten azpitik,

akitu, unatu, deseginik,

Rhinek

doi doi joaten ditu haltz ostoak.

Euri farrasta,

baina museoko momiek ez dituzte ezagutzen

zapar ferekaren sistattoak.

Giza hondarren zoria

desertuko hondarrean bizi,

nehon ez hil,

itsas hondarreko hondarrean etzan.

Itsas azpian, xoriak xioka euriaren gain.

Ozarki,

zozo bat ziztuka.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988