HOFFMANN, EPAILE FINA
Königsberg, hamaika zubietako hiria,
laino frankotan,
hangotarra zen, bolada batez,
epailea, begirada zorrotzekoa.
Ametsez bertzerik
ez zituen juzkatu,
geure ametsez landara
ez garela erantzuleak zioen,
irriz,
eta halako moldez amestu zuen
non nehoiz ez baitzen nehongotarra,
sekula ez eta betiko.