Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

AZAROKO HAIZEGOAN

 

              Astigarren oihu horia,

              pagadiaren boz gorria.

Urak bere berean egin bide,

ni hemen landaturik,

mendi mazela honetan,

bizi baratzean erroztatua,

gogoa haizatuz

horbelaren arnasaz.

              Astigarren oihuaren horia,

              pagadiaren bozaren gorria.

 

Bideak luze, malkorrak handi,

baina airea itzultzen da beti.

Begi sudur eginik,

aldi osoa emanen nuke hemen,

emana dudala jakinki,

gustua dut plazent.

 

              Astigarren horiaren oihua,

              pagadiaren gorriaren boza.

 

Gogoaren mila bideetan,

kausitzen dut aldiro

erreka honen kanta

eta haizegoaren planta.

Haizegoak eken, haizegoak eman,

ene haizegoaren baitan.

 

              Oihuaren astigar horia,

              bozaren pagadi gorria.

 

Aire honen ederra

guziren beteaz usmatuz,

arestirik ez, gerorik ez.

Betirik beti

etzanik nago

beti.

 

              Astigarren oihu horia,

              pagadiaren boz gorria.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988