COGITO ERGO SUM (LETANIA)
Pythagorasek dio edo Parmenidesek,
non bat eta bera ez diren,
artizarra eta ilunabarrekoa
bat eta bera direla.
Haiek diote edo guk,
non bat eta bera ez garen,
eguneroko eguzkiak
bat eta bera direla.
Neronek nioen edo nik,
non bat eta bera ez garen,
nintzena eta naiza
ni eta neroni direla.