Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988

 

 

SUB SPECIE AETERNITATIS

 

Bada

giza nahiezko zirkularen historia

dioen alegiarik:

Behialako jankintzaz,

bagenekien, orduan,

noiz behar ginen hil,

noiz irri eta negar, dena geroari buruz.

Baina gertaturik denez berririk ez genuen.

Helas, gizakiaren deitora,

zertako bizi,ginenez jakingabetanik?

Halakoan loria asmatu zen,

izana izatea zen.

Nehork aditu ez eta orok desira.

Izanen errumesen deusa

eta haiek iraganik ez,

Izana, aldiz, preziatua

denak hari begira,

ezdeusetarat.

Halakoan ere, arbuioaren ordainez,

Izanen aldegin,

eta handik haratigo betetzen ez.

Orduan zen, orduan,

halakoan preseski,

hasi ziren erraten geroan zirela izanen,

eta loriak kizunaren memorian iraun araz zituela.

Gogoaren hutsala,

nehoizeko present ardatzaren gain jarria

eta nehork jakin ez

zer den pasatzen.

 

Hortus Botanicus
Eduardo Gil Bera

Gipuzkoako Kutxa, 1988