Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

ESKOLATIK TXIKITAN

 

Eskolatik jeitsita

etxera heldu eta ama

arropa buztia pilatan

albo batera eta bestera

eta ama erdian

ateari gibela emanda

amantala jarrita

goizetik gauera.

 

Sutegian eltzekoa

paretetan lurruna

sukaltarrian amak

ikuztaularen gainean

arropa uretan

gora eta behera.

 

Hura nik txikitan

gorrotatzen nuen gehien

baina negua zenean

neguan batez ere.

 

Eskolatik txikitan

etxean ama ta negua.

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999