Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

.

TXORI BURUHILTZAILEEN ISTORIOA

 

Txori buruhiltzaileek

lepoa egiten dute

baietz kaminoa gurutzatu

kotxea ia-ia gainean dutela

lepoa galdu

 

                 zenbat baietz?

                 zenbat ezetz?

 

zenbatetan egingo duten kale?!

zenbatetan?

behin baino ez.

Plaust zenbatzuk?

lepoa egin ta berau galdu

zenbatzuk galdu egingo ez duten!

Bietatik bat

orogal

aposturik apostuena

gauza bera da

irabazi edo galtzen dena

bizia bera.

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999