ERRAUTSETATIK GORATZEN DEN FELISA
Neguan pizten dugu txapa
eta hor sukaldean egoten da goxo-goxo
salda usaina eta lurrunak paretetako
baldosetan digu marratzen
unibertso txikien egoneza.
Kanpoaldean hotza eta euria
noizbehinka elurbustia
zein ezberdina den mundua
leihoaren segun zein aldetan
kokatzen duzun burua.
Esne beroa eta galletak Maria
amak egina artilezko jertsei lodia
bihotzeko hotzak astineraziko ordea
eremu zuri-ubeldu honetan
ez dago katilukada laztan nahikoa.
Maldan behera ura badoa
urlasterrak ur freskoa
itsaso aldera ortzemugan
amandrea harrapatu dugu
ilunsentiari musuka.
Negu gorria noiz bukatuko zain nago
udaroaren beroa sutsuki nahiago
nahiz kiskaltzeko arriskua handia izan
ez naiz horregatio supilatik aldenduko
errautsetatik berriro goratzen baita Fenixa.