|
Ontzi iluna
ZERENGANDIK IHESI?
Beti korrika, beti presaka ez duzue uneaz gozatzen ez eta gozatzen uzten ere Zeren beldur zarete? Zeri diozue holako beldur? Zerk ikaratzen zaituzte horrenbesteraino?
Eguneroko ajenda estu-estua ordutegi itogarrian murgilduta beti hemendik hara handik hona hemen han leku guztietan eta inon hez beti mugitzen mugitzen mugitzea da azken batean garrantziduna
Zer dela eta?
Arineketan, laster batean astirik ez, hurrengo batean joan behar dut hartu behar dut egin behar dut
Urliarekin geratu naiz Berendiarekin egoteko ere Sandiarekikoa ahaztu gabe
Segundu bakar bat ere ez soberan zeuen buruarekin egoteko bakarrik eta patxadaz
Ihesi bazindoazte bezala, bai Zeinengandik zoazte ba ihesi? Zeri egiten diozue bada ihes? Zuen barruan, une orotan, akaso zulo beltz betezin antzeko zerbait haginka darraizue ala?
Ontzi iluna |