Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999

 

 

ESKU ZURIAK

 

Ilustratu batek esan omen zuen

gaitzesten zuela esaten ari zinena

baina hala ere bizia bera emango zuela

hori adierazteko dagokizun eskubidea defenditzearren

 

Eman eta galdu ere.

 

Zure eta zu bezalakoen eskuetan

ari da odolusten haren bizia etengabe

bada, mundua mundu den unetik

Utopia bera erosteko nahian zabiltzate

hura itsu-mutu-gor zeuen esanetara jartzearren

 

Lastima!

Salerosi nahi ta salgai ez.

 

Ontzi iluna
Isabel Diaz

Kutxa, 1999