T4
dudarik ez izan: baliogarria naiz
maitatzeko eta maitatua izateko gai
ez nago lagungabe
laguntza behardudanean
badakit jakin non bilatu behar
ustezko besteen arazoen aurrean
ohiko ihesaren aldean
asko dira nirekin daudenak
beren arazoa ere izango ez balitz bezala
maizenik itsuki egindako ihesari
alto ematen diotenak
ulertezintasun girgiluetatik libratzen
laguntzen dizutenak
isolamendu gordinenetatik ateratzeko
eskua luzatzen dizutenak
aurreritzi mingarrietatik askatzen laguntzeko
eginetan erakusten dutenak
hau irteerarik gabeko bidea ez da
atzaparka eginez bada ere
ortzia bera urratuko dugu
dana etsitzea baino
beti egon behar baitu lekua
maitasun eta alaitasunarentzat
zeu, bera, beste hura, neu
denok gara positibo.