|
Ontzi iluna
BIDEGURUTZETAN
Bidegurutzetan topatzen dira gizonak Antzinako kondairak hala dio eta hala berretsi ere eskuizkribuek Bidegurutzetan gizasemeen topagune Ideia berrien, kultura ezberdinen iraganbide Haize xuxurlarien pasagune Suertatze horrek markaturik gizonak Hortik aurrera elkarrekin doaz edo ez edo bakarrik segi Bidegurutzetan egiten dute topo gizonek eta bidelagun bilakatu ere Bidelagunen solasaldia, elkartrukatze ezinago aberatsa eta bostekoa despeditzean Abiapuntua gogoan ez, ezta axola ere Bidegurutzetan topatzen dira gizasemeak Ateak, ezpatak, ibaiak eta oihan magikoak Gailurrak, sugarrak, basoak eta haran epelak Zubiak, erleak, mendiak eta zelai sorginduak Bidegurutzetan erromes, gerlari, kontrabandista, bidaiari Munduaren hastapenetatik Munduaren hastapenetatik Bere bidaietan gizona beste gizonekin aurkitu da beti Sekula ez. emakumearekin, inoiz ba gizalabarekin ez bada dorretxetan gatibu direla zeren eta emakumeak gutxitan izan baitira bidaiariak (Zergatik baina?)
Ontzi iluna |